Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Exekutiboak

Exekutiboak

Nor garen

Comillas Fundazioak kanpus alternatiboa izan nahi du, heziketa arloan nazioartean erreferentzia bilakatu eta gaztelania zein kultura hispanikoa testuinguru profesionaletan hedatzen lagundu eta, horretarako, arreta pertsonalizatua eskaintzea funtsezkoa da.

Norentzat?

Gaztelania lan-tresnatzat erabili ohi duten eta, gaztelaniaren zein kultura hispanikoaren ezagutza orokorretik haratago, jardueraren sektore batzuei egokitutako komunikazio-gaitasunen bitartez egin behar duten zuzendari eta profesionalentzat.

Zer?

Hainbat eduki eta helburu dituzten trebakuntza-ikastaroak eskaintzen ditugu:

  • Negozioen arloko gaztelania barneratzeko helburua duten ikastaroak.
  • Komunikatzeko gaitasunak lortzeko ikastaroak.
  • Gaztelaniazko negozioen arloan oso eduki espezializatuak dituzten ikastaroak.
  • Ikastaroak neurrira, edonolako eskaerei erantzuna emateko.

Nola?

Profesionalentzako eta zuzendarientzako gure gaztelaniako ikastaroen material didaktikoek egiaztatutako kalitatea duten metodoak eta guk geuk egindako produktuak elkartzen dituzte, bai euskarri fisikoan, bai birtualean. Ikastaroak bukatutakoan, ikasleek Comillas Fundazioaren Ziurtagiria jasoko dute.