Home > Fundación Comillas > Informazio akademikoa

Informazio akademikoa

Comillas Fundazioak, bikaintasunetik abiatuz, Ikasleek, Irakasleek, eta espainieraren esparruan garatu nahi duten Zuzendari edo Erakundeek espainiera ikasteko dituzten behar bereziei erantzuna eman nahi die.

Ikasleen kasuan, hizkuntzaren irakaskuntza etengabe ikaslearen profilari, haren interesei eta behar zehatzei egokitzeaz gain, Comillas Fundazioak hizkuntza eta kultura bateratu nahi du, elkarren ondoan doazelako. Horretarako, hizkuntza hainbat mailatan ikasteaz gain, ongi zainduko da ikasleak espainiar kultura Comillasen dagoen bitartean hurbiletik bizitzea.

Información

Bestetik, gure ikastetxean, espainierako irakasleen behar zehatzei erantzun onenak eskaintzeko asmoz, ELE-aren irakaskuntzaren gaur egunekoari guztiz egokitutako ikastaroen diseinua eskaintzen dugu. Horrela, espainierako irakasleen trebakuntza irakaslearen lanaren oinarri diren hiru arloetan oinarritzen da: nola irakatsi, nori irakatsi eta zer irakatsi. Hori dela-eta, Irakasleentzako Ikastaroak hiru maila handitan egituratzen dira, erabilitako metodologia didaktikoari, ikasleen ezaugarriei eta irakasten den edukiari dagozkienak. Bereziki, Espainiera Helburu Espezifikoekin irakasten duten irakasleen gabeziak estaliko dira.

Zuzendari eta Profesionalentzat, eskaintza egokitua prestatu da. Hizkuntza eta kultura hispanikoak oro har ezagutzea baino gehiago, lan jardueratan espainiera erabili behar dutenek behar zehatzak dituzte. Oro har, komunikatzeko gaitasunak behar izaten dituzte eta haiek zein ingurunetan erabili behar dituzten ezagutu behar dute. Gure ikastetxeak eskaintzen dituen ikastaroak adierazitako alderdi horiek oinarri gisa erabiltzen dituzte moduluak planifikatzeko orduan

Bukatzeko, Comillas Fundazioak bere instalazioak haien langileen gaitasunak ikastaroen bidez hobetzea behar duten Erakundeei zabaltzen dizkie ateak. Horrela, Fundazioak testuinguru profesionaletan espainiera erabiltzeko interesa sendotzen da.