Home > Fundación Comillas > Herriko bizitza > Kirol jarduerak

Herriko bizitza: Kirol jarduerak

Kirolaren alde egitea dibertsioaren, elkarrekin bizitzearen eta osasunaren berme da. Gure Erakundeak badaki hori eta horregatik eskaintzen ditu, ohiko kirol jarduerez gain, ikasle guztiak aseko dituzten beste hainbat aukera orijinal.

 

Surfa

Kantauri Itsasoak Surfa praktikatzeko Europako olaturik onenak ditu. Comillaseko kostaldea Surfa egiteko Espainiako ingurune garrantzitsuenetariko batean dago. Gainera, zure esku izango dituzu surf irakaslerik onenak.

Espeleologia

Kantabrian historiaurreko leku garrantzitsuak daude eta baita interes geologiko handia dutenak ere. Comillasetik hurbil daude Altamirako eta El Soplaoko kobak. Ezin dituzu haiek galdu gure zentrora bazatoz.

Bela

Itsasoa maite dutenentzat, eskarmentu handiko eta ongi prestatuta dauden ikasleek irakasten dituzten maila guztietako bela ikastaroak eskaintzen ditugu.

Beste jarduerak

Comillaseko pribilegiozko inguruneak ezagutzeko – mendiak, hondartzak, etab.- naturarekin zuzenean lotuta dauden beste hainbat jarduera eskaintzen ditugu, senderismoa Oyambreko Parke Naturalean zehar, edo Monte Coronan, herritik 5 kilometro baino gutxiagora.

Zaldian ere egin daitezke ibilaldiak edo Quadetan, mendiko zirkuituetan zehar.

Guztion atseginekoa izateko, Fundazioak ikaslearen eskura jarriko du golfa, zaldiketa, futbola, padela, tenisa, rafting-a edo amildegietan behera jaistea.

 

http://www.comillas.es/rutasturisticas.asp