Home > Fundación Comillas > Herriko bizitza > Kultur Jarduerak
Kultura eta Artea ezagutzaren eta gozamenaren iturriak dira. Fundazioak kultur jarduera interesgarriak eta berritzaileak eskaintzen ditu. Horretarako, Comillas herria leku hobezina da, haren ondare arkitektoniko aberatsaren ondorioz.
Campuseko filmotekaren bitartez, ziklo monografikoak eta interes kulturala eta soziala duten espainiar filmak eskaintzen dira. Haiek bukatutakoan, espainiar zinemagintzaren zuzendari garrantzitsuak etorrik dira haiekin mintzaldiak egiteko.
Arte Modernistaren hurbilketa, Comillaseko arkitekturan ugari dagoena, gidatutako bisitaldien bitartez.
Espainiako eta Kantabriako kultura ezagutzeko parte garrantzitsua denez, sukaldaritza ikastaroak ere emango dira, hiru direlarik lortu nahi diren helburuak: Espainiar gastronomiako platerik nagusienak egiten jakitea, espainiera ingurune ludikoan praktikatzea eta herriaren idiosinkrasia ezagutzen hastea haren gastronomiaren bitartez.
Marques de Comillas Arte Eszenikoen Tailerrak antzezlanen programazio berezia eskaintzen du hango kultur eskaintza areagotzeko.
http://www.comillas.es/agenda.asp