Home > Fundación Comillas > Kokapena eta inguruak
> Nola iritsi
Kokapena eta inguruak: Nola iritsi
Comillasek hainbat autobus eskaintzen ditu, eskualdeko hiriburua den Santanderrera joateko.
Hainbat modutan Joan daiteke Santanderrera:
- Errepidetik. Santander Frantziako mugatik 200 km-ra dago (A8), Madrildik 260 km-ra (A1) eta Europa osora joateko autopistekin lotuta dago. Espainiako zein Europako hainbat hirira eramaten zaituzteten autobus-lineak daude.
- Itsasontziz. Plymouth-Santander linea oso formula ona da beraien autoa ekarri nahi duten Britainia Handiko ikasleentzat (www.brittanyferries.es).
- Trenez. Madrilekin, Bartzelonarekin eta espainiar gainerako hiriekin lotzen dituen linean daude eta baita Frantziako mugarekin lotzen dituztenak ere (www.renfe.es etawww.feve.es)
- Hegazkinez. Hegaldi zuzenak daude Santanderrera nazioko zein nazioarteko leku askotatik (www.iberia.es), linea merkeenak barne.
Comillasetik hurbil nazioarteko loturak dituzten aireportuak ere badaude, Bilbokoa, Asturiaskoa, Valladolidekoa eta Santiagokoa, besteak beste.
Kokapena ikusi Google Maps
Zerbitzu lagungarriak
Fundazioak ikasleak Aireportutik eta autobus zein tren geltokietatik Jasotzen ditu (tarifak galdetu). Bere egunerokoetan ikasleari laguntzeko ere Ikaslearen Arretarako Zerbitzua ere badu.