Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Exekutiboak > Ezaugarri bereziak

Exekutiboak: Ezaugarri bereziak

Ikastaroak non ematen diren

Seminario nagusian, balio artistikoa duen eraikina. Hizkuntzak irakasteko dauden teknologia modernoak jarriko dira, 2009 erdialdera zaharberritze lanen lehen fasea bukatuko denean. Gainera, bere diseinu modularrari esker, ikasgelak han irakatsiko diren behar espezifikoei egokitu ahal dira.

Sobrellano Jauregia, herriko eraikin enblematikoa. Comillas Fundazioak kongresuak, hitzaldiak edo konferentziak egiten ditu bertan. Hispanisten topagune izaten da, baina baita enpresen konbentzioen gune ere.

Antzinako Comillaseko Udaletxea, XVIII. mendeko kantabriar eraikin klasikoa. Haren neurrien ondorioz, taldeentzako leku bikaina da. Ezaugarri horiek guztiek zentro hau gure jarduerak aurrera eramateko leku bikaina bilakatzen dute.

Dukearen etxea eta Mairuaren etxea, XIX. mendeko jauntxoen etxebizitzak, ere daude gure eskura.

Comillas Fundazioaren eskaintza orokorraren ikastaroek osagai birtualak ere dituzte eta haiek erdi-gerturatze formatura egokitzea badago. Gerturatze-moduluak Fundazioaren instalazioetan eskainiko dira.

Metodologia didaktikoa

Alderdi praktikoa sendotzeko, exekutiboek eta profesionalek asko baloratzen dutena, Comillas Fundazioaren ikastaroen ikuspegi metodologikoak lehentasuna ematen dio ikasleei enpresa testuinguruetan erraz ibiltzea ahalbidetuko dieten komunikazio-gaitasunak lortzeari. Hizkuntza ikasteko programa gelan ikasitakoa berehala praktikan jartzea ahalbidetuko duten erabilera errealeko jardueren inguruan antolatzen da.

Horretarako, lau gaitasun (hitz egitea, ulertzea, idaztea eta irakurtzea) bateratzen dituzten komunikatzeko jarduera dinamikoak garatzen dira, Espainiako zein Iberoamerikako alderdi kulturalak, ekonomikoak, enpresakoak eta profesionalak ezagutzera ere ematen dutenak.

Adibide bezala, nazioarteko enpresetako kasu praktikoak aztertzea oso tresna egokia da exekutiboentzat zein profesionalentzat diseinatu den ikasteko prozesu oso efizientea lortzeko.

Irakasleak

Doktoreak eta masterrak dituzten lizentziatuak edo espainiarra atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten adituak (ELE). Ekonomia, enpresa eta zuzenbidean adituak eta espainieraz atzerriko hizkuntza gisa edukiak transmititzen esperientzia dutenak.

Ikasle kopurua gela bakoitzeko

Bikaintasuna lortu nahian, Fundazioaren ikastaroetan, gutxienez 5 ikasle hartuko dira eta, gehienez, 10.

Banakako ikasgelak malguak eta erakargarriak dira denbora gutxi duten goi-mailako exekutiboentzat eta profesionalentzat.

Neurrira prestatutako ikastaroen gure Departamentuari esker, ikasle-kopuruaren arabera jarduerak pertsonaliza ditzakegu.

Mailak

Zuzendarientzako eta profesionalentzako ikastaroen eskaintzen artean, hainbat maila daude, Hizkuntzen Erreferentziarako Europako Esparru Komunaren eta Cervantes* Institutuaren Curriculum Egitasmoaren arabera antolatu direnak.

  • Oinarrizko erabiltzailea: A2 maila
  • Erabiltzaile independentea: B1 eta B2 mailak.
  • Erabiltzaile trebatua: C1 eta C2 mailak.

Ikastaroa hasi aurretik, ikasleek proba bat egingo dute haien espainiera-maila zehazteko eta talderik egokienean sartzeko.

A1 DESKRIBAPEN MAILA

Sarri erabiltzen diren ohiko esamoldeak ulertzea eta erabiltzea. Berehalako beharrak asetzeko erabiltzen diren esaldiak ere bai.

Norbere burua aurkeztea, helbideari, gauzei eta ezagutzen diren pertsonei buruzko oinarrizko informazioa eskatzea eta ematea.

Oinarrizko harremanak eta elkarlanak espainieraz egitea, bai bertakoekin bai atzerritarrekin.

A2 DESKRIBAPEN MAILA

Ikaslearentzat bereziki garrantzitsuak diren esperientzia arloekin sarri lotzen diren esaldiak eta esamoldeak ulertzea (norberaren eta familiaren inguruko oinarrizko informazioa, erosketei, leku interesgarriei, betekizunei buruzkoa, etab.).

Ohiko edo ezagunak diren gauzen inguruko informazio hartu-eman sinpleak besterik behar ez dituzten lan sinpleak eta egunerokoak egiteko orduan komunikatzeko gai izatea.

Iraganeko eta inguruko alderdiak deskribatzea eta baita berehalako beharrekin lotutakoak ere.

B1 DESKRIBAPEN MAILA

Testuetako puntu nagusiak ulertzea, gauza ezagunei buruzkoak badira, bereziki, lanean, ikasketetan edo aisialdian. Bidaietan sor daitezkeen egoeretan moldatzeko gai izatea.

Ikaslearen familiaren edo haren intereseko beste gairen bati buruzko testu erraz eta koherenteak idaztea.

Esperientziak, gertakizunak, nahiak eta lortu nahi dena deskribatzea eta iritziak labur azaltzea edo egitasmoak azaltzea.

B2 DESKRIBAPEN MAILA

Gai zehatzak zein abstraktuak lantzen dituzten testu konplexuak ulertzea, ikaslearen espezialitateari dagozkion testu teknikoak barne.

Hiztun petoekin erraztasunez hitz egitea, naturaltasunez, eta esfortzurik gabe behar bezala adieraztea.

Hainbat gairi buruzko testu argiak eta xehetasun ugarikoak idaztea, gai orokorrei buruzko iritziak defendatzen jakitea, eta dauden aukeren alde onak eta txarrak adierazteko gai izatea.

C1 DESKRIBAPEN MAILA

Nahiko maila altuko eta hainbat gairi buruzko testu luzeak ulertzea eta erraztasunez adieraztea.

Hizkuntza helburu sozialekin, akademikoekin eta profesionalekin ongi erabiltzea.

Testu argiak, ongi egituratuak eta xehetasunezkoak idaztea nahiko gai konplexuen inguruan. Testuaren antolaketa, artikulazioa eta lotura egokia erabiltzea.

C2 DESKRIBAPEN MAILA

Edozein motatako testuak ongi ulertzea eta behar den informazioa bilatzen ikastea.

Hainbat jatorritako informazioa biltzea eta modu koherentean eta laburbilduta aurkezten jakitea.

Erraztasunez azaltzea zailtasun linguistiko zein komunikatiboko egoeretan.

Zuzendarientzako eta profesionalentzako ikastaroen formatuak.

Ikastaro guztiek ez dute iraupen berbera. Ondorengo formatuen arabera alda daitezke aste bakoitzeko saioen kopurua:

  • Super-trinkoak (30 saio/astea): Erabakitzailea. Trebakuntzarako denbora gutxi duten profesionalentzat egokia.
  • Trinkoak (15 saio/astea): Oso ongi dago taldeko saioak eta banakakoak konbinatzeko.
  • Arruntak (10 saio/astea): Familiarekin Comillasen oporrekin bateragarria. Goizero bi ordu eta egunaren gainerakoa familiarekin gozatzeko.
  • Asteburuetako ikastaroak (15 saio/2 egun): Osagarri bikaina aste beteko beste ikastaroentzat edo asteburuetan espainiera hobetu nahi duten profesionalentzat.
  • Banakako ikastaroak: Ikaslearen beharrei egokitzen dira.

Zuzendarientzako eta profesionalentzako ikastaroak.

  1. Gaztelaniako eta kultura hispanikoko ikastaro praktikoa negozioentzat: Espainiera hitz egiten duten profesionalekin harremanetan jartzeko erabiltzen den hiztegi zehatza ezagutzen hasteko lehen urrats aparta.
  2. Erabilera profesionalerako espainieraz komunikatzeko gaitasuna hartzeko ikastaroak: Batetik, komunikatzeko gaitasunak hobetzea, negoziatzea edo aurkezpen zein erakusketak jendaurrean egitea esaterako, eta bestetik, espainiera hobeto ezagutzea ahalbidetzen dien trebakuntza.
  3. Teknika espezializatuen espainierazko ikastaroak: Zuzendariei eta profesionalei zuzendutako ikastaro hauetan aukeratutako sektorearen araberako edukiak ematen ditu, esaterako, bankuen sektorekoa, finantzatakoa edo merkatal jardueretakoa.
  4. Neurrira egindako ikastaroak: Ikastaro hauek programa diseinatzeko orduan erabateko malgutasuna eskaintzen dute eta edukiak, iraupena, formatua, jarduera osagarriak eta beste hainbat aldagai egokitzea dago. Galdetu comillasalacarte@fundacioncomillas.es.
  5. Iberoamerikarekin nazioarteko negozioen masterra: Zure enpresaren jarduerak espainiera hitz egiten duten herrialdeetara eramateko, han merkatal harremanak sortzeko edo sendotzeko zuzenduta dagoen trebakuntza oso praktikoa.