Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Exekutiboak > Gazteleraz komunikatzeko gaitasunen ikastaroa

Exekutiboak: Gazteleraz komunikatzeko gaitasunen ikastaroa

Espainiera lantresna gisa erabiltzen dutenen gaitasunak garatzeko zuzendutakoak, beti ere ikuspuntu praktiko batetik. Ikastaroek 30 ordu irauten dituzte. Hizkuntzari, komunikazioari eta kulturari dagozkien edukiez gain, eduki espezializatuak ere eskaintzen dituzte. Bi ikastaro daude:

1. Negoziazioa espainieraz

  • Ikasleak espainieraz negoziatzeko beharrezkoak diren metodoak ezagutuko ditu eta espainieraz hitz egiten duten herrialdeetako negoziazio kultura ezagutuko du.
  • Lan eremuko egoeretan beharrezkoak diren hizkuntza gaitasunak eta teknikak hobetuko ditu.
  • Benetako lan egoeratan komunikatzeko beharrezkoa den konfiantza hartuko du ahoskera eta ahozko adierazpena lantzeko praktiken bidez.
  • Efizientzia areagotuko du, erraztasunez eta zehaztasunez negoziatuko du.
  • Beharrezkoa izango den gutxieneko espainiera-maila: B1 maila (tartekoa).
  • Ikastaroaren eduki espezifikoak:
    • Hizkuntzari, komunikazioari eta kulturari dagozkien edukiez gain, eduki espezializatuak ere eskaintzen dituzte, besteak beste:
      • Bezeroekin eta hornitzaileekin akordioak lortzea
      • Gatazkak konpontzeko planteamenduak
      • Taldean funtzioak banatzea
      • Kronogramen eta aurrekontuen gaineko erabakiak
      • Soldataren eta lan baldintzen akordioak

2. Erakusketak eta aurkezpenak espainieraz

  • Ikastaro honetan, ikasleak konferentziak, ponentziak, erakusketak edo aurkezpenak espainieraz egiteko gaitasunak hobetuko ditu.
  • Espainieraz hitz egiten duten herrialdeetan jende aurreko aurkezpenen kulturari buruzko esperientzia hartuko du.
  • Beharrezkoa izango den gutxieneko espainiera-maila: B1 maila (tartekoa).
  • Ikastaroaren espezialitateko eduki batzuk dira:
    • Negozioen munduan erakusketa komunikatzeko modu gisa
    • Negozioen araberako erakusketa mota
    • Erakusketaren oinarrizko egitura eta bere planteamendu motak.