Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Irakasleak > Informazio orokorra

Irakasleak: Informazio orokorra

Formatuak eta ordutegiak

Comillas Fundazioak etorkizunean ELE-ren irakaslea izango denaren denborari egokituko ditu ikastaroak, eta baita ezagutzak eguneratu nahi dituzten profesionalenei ere.

Horretarako, ondorengo formatuak eta ordutegiak eskaintzen ditu:

  1. Ikastaro trinkoak. Aste buruetako 8 ikastaro eskainiko dira, Martxoaren eta Abenduaren artean. 10 orduko gerturatutako ikastaroak izango dira, ECTS-eko kreditu bati dagozkionak. Ondorengoa da ordutegia: Ostirala, 16:00etatik 20:00ak arte eta larunbata 9:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.
  2. Espainiera Helburu Zehatzekin (EFE) irakasten duten irakasleentzako moduluak. Uztailaren eta irailaren artean, aste bete iraungo duten 4 modulu eskainiko dira. Horietako bakoitzak 30 ordu iraungo ditu, guztira ECTS-ko 3 kreditu. ECTS kreditu bakoitzari 25 orduko prestakuntza, irakastea eta ikastea dagozkio. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9etatik 13.30ak arte eta 15.00etatik 17.00ak arte. Ikastaro hauetariko bakoitza, Comillas Fundazioko espainierako irakasleen trebakuntzarako egitasmoen arabera, beste ikastaroekin osatuko da.
  3. Espainiera Atzerriko Hizkuntza Gisa Irakasteko Mastera. Urritik maiatzera eskainiko da berezko titulu hau Kantabriako Unibertsitatearekin elkarlanean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 4etatik 8ak arte. Guztira, 60 kreditu lortzen dira.

Moduluetan oinarritutako egitura

Irakasleentzako hezkuntza-eskaintza multzoa moduluetan oinarritzen den edo eskala daitekeen egituran oinarritzen da, eta, horri esker ikasleak bere curriculuma modu malgu batean eraiki ahal izango du eta nahi duen titulua edo diploma lortu arteko kredituak metatuz joan ahal izango da. Berak landuko du bere heziketa bere beharren arabera.

Ikastaro trinkoei ECTS kreditu bana dagokie. Zortzi ikastaro trinkoak eginez gero, beraz, guztira 8 kreditu bilduta, Helburu Zehatzeko Espainiera Irakasle izateko Moduluek ematen dituzten beste 12 kredituei batuz gero, Unibertsitateko Aditu Titulua lortzeko beharrezkoak diren 20 kredituak bil daitezke. Era berean, azken titulu horrekin, Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa Irakasteko Masterra ikas daiteke.

Horrela, ikasleak:

  • Ikastaro trinkoetara aurkezteko aukera izango du -eta EFE Moduluen eskaintzak osatzen dituztenetara- modu independentean, ikasturte batean edo bat baino gehiagotan.
  • Etengabeko Prestakuntzako Unibertsitateko Diploma lortu ahal izango , kreditu bakarreko gutxiengoarekin eta 5 kredituko gehiengoarekin.
  • Espezializazioko Unibertsitateko Ikastaro bati dagokion Diploma lortuko du, gutxienez 5 kreditukoa eta gehienez 15 kreditukoa.
  • Diplomaz gain, beraien ikasketetan zenbatuko duten aukera libreko kredituak ere lortuko dituzte.
  • Unibertsitateko Aditu Titulua ere lortu ahal izango du, aipaturiko Diploman zenbatutako kredituei heziketa jarraituko beste ikastaro batzuetako kredituak gehitzen badizkio, titulu hori lortzeko 20 kredituak lortu arte.
  • Programa horren 15 kreditu baliozkotu ahal izango ditu Espainiera Atzerriko Hizkuntza Gisa Irakasteko Masterraren gerturatzerik gabeko atalarengatik.