Home > Fundación Comillas > Herriko bizitza
Comillas Fundazioak ostatu moduan hainbat modutako etxebizitzak eskainiko ditu, hura behar dutenen beharrei egokitzeko.
Comillas herriak hainbat motatako hotelen sare garrantzitsua du, oso anitzak gainera. Ostatu merkeak eta erosoak ditu; baita kalitate handiko hotel xarmangarriak ere. Campusetik oso hurbil, landetxeak ere badaude, paisaia ederretan. Horiek guztiek Comillaseko egonaldia ahaztezina bihurtuko dute.
Comillaseko jendearekin harreman zuzenagoa eduki nahi dutenek badute herriko jendearekin bizitzeko aukera. Haiek ikasleak etxean hartzen dute eta eguneroko bizitza harekin partekatzen. Modu horretara, ikasleak, ostatu eta jan beharra estaltzeaz gain, Espainiako kultura, ohiturak eta bizimodua ere bizi ahal izango du, Comillasekoa, are zehatzago.
Autonomia maila handiagoa nahi izanez gero, badira ikasleen profilei egokitzen zaizkien apartamentuak ere. Comillas iparraldeko herri turistiko garrantzitsuenetariko bat da eta goitik behera jantzitako apartamentuak ditu alokairuan, haiek behar dituzten ikasleen egonaldia errazteko. Pisu eta apartamentu horiek banaka eta taldeka, beste ikasleekin, aloka daitezke. Kideekin batera biziz beste kulturekin aberastu nahi duenarentzat aukera egokia da. Comillasen bizitzeko beste formula bat da.
Gehiago jakiteko, sartu hemen: http://www.comillas.es/alojamientos.asp
Comillas Fundazioan hainbat kirol eta kultur jarduera gauza daitezke, jarduera akademikoaren osagarri. Horrela, ikasleari esperientzia globala eskaintzen zaio Comillasen egon behar duen denbora guztian.