Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Irakasleak > Espainiera Helburu Espezifikoekin irakasteko irakasleen moduluak

Irakasleak: Espainiera Helburu Espezifikoekin irakasteko irakasleen moduluak

Helburu orokorrak

Modulu hauei esker, espainierako irakasleak hainbat lanbidetan azaltzen diren komunikazio formaleko eta funtzionaleko beharretan sakon daiteke. Hizkuntza espezializatuak hizkuntza komunean sortzen dira eta haren egituraren ezaugarri gehienak dituzte, morfologiari eta sintaxiari dagokienez, gehienbat. Hala ere, aipaturiko beharretan bereizten dira hizkuntza arruntetik, merkatal, zientzi, turismo eta nazioarteko erlazioetan, ongi komunikatzea ahalbidetzen dutenetan.

Planteamendua

Modulu hauek planteamendu orokorretik espezifikora doaz, jarraian bildu diren bezala:

  • Oinarrizko modulua: espezialitatearen hizkuntzen ikuspegi orokorra aztertzen da: hizkuntza aldetik, arlo pragmatikoan eta funtzionalean hizkuntza arruntetik bereizten dituzten ezaugarriak.
  • Modulu aurreratua: Helburu Espezifikoekin Espainia Irakastearen ikuspuntuak, metodoak eta orientazio didaktikak eskaintzen dira.
  • Goi-mailako Modulu Espezializatua: espainiera irakasteak eta ikasteak azken hamarkadetan garrantzia hartu duen lanbide nagusiak aztertzen ditu, gehienbat. Espainierak -kultur, merkatal eta zientzi adierazpenetako bide gisa- zientzia, merkataritza, turismo eta nazioarteko erlazioetan hartu duen garrantziaz ari gara. Haren barruan bi azpimodulu daude: Negozioak eta Banka eta Sektoriala.
  • Oinarrizko (1) eta Aurreratua (2) moduluek planteamendu orokorra dute (eta Oinarrizko modulua osatzen dute). Goi-mailako modulu Espezializatuak, ordea, (3) planteamendu espezifikoa du (eta, ondorioz, goi-mailako modulua osatzen du). Tituludunak, profesionalak eta ikasleak sartu ahal izango dira horretan, unibertsitateko lehen ziklokoak zein bigarrenekoak.

Moduluen zerrenda

  • OINARRIZKO MODULUA: ESPEZIALITATEKO HIZKUNTZEN DIDAKTIKA
    • Helburu espezifikoak
      • Espezialitatearen hizkuntzen egungo egoerara hurbiltzea - iturriak, gaiak eta baliabide didaktikoak.
      • Espezialitateko hizkuntzen alderdiak eta ezaugarri orokorrak aurkitzea.
      • Helburu espezifikoarekin espainierazko klaseak burutzeko iturri didaktiko nagusiak ezagutzea.
      • Espezialitateko ikastaro bat programatzeak dakartzan oinarrizko osagaiak aztertzea.
    • Edukiak
      • Hizkuntza orokorra eta espezialitateko hizkuntzak
      •  Hizkuntza zientifikoa eta teknikoa
      •  Espezialitateko hizkuntzen alderdi linguistikoak, pragmatikoak eta funtzionalak
      •  Espezialitateko hizkuntzen aldakuntzak
      •  Dokumentu espezializatuak
      •  Terminologia hizkuntza espezializatuetan
    • Hartzaileak
      • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak eta atzerriko hizkuntzak irakasten dutenak.
      • Haien ikasketak espainiera atzerritarrei irakasterantz zuzendu nahi dituzten Filologiako bigarren zikloko ikasleak.
      • Espezialitateko hizkuntzen didaktikan trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.
  • MODULU AURRERATUA: ESPEZIALITATEKO HIZKUNTZEN METODOLOGIA
    • Helburu espezifikoak
      • Espezialitateko hizkuntzak irakasteko dauden ikuspegiak ezagutzea.
      • Lanbide testuinguruetan komunikazio-jarduerak modu egokian gauzatzeko orientabide metodologikoak eskaintzea.
      • ELEaren heziketaren profesionala material didaktiko propioak egiten hasteko prestatzea.
    • Edukiak
      • Aurkezpena
      • Espainiera Helburu Espezifikoekin irakasteko ikuspegia, metodologia eta orientabide didaktikoak.
      • Hizkuntza helburu espezifikoekin irakastearen ikuspegiak
      • Espezialitateko hizkuntzak irakasteko metodologia
      • Beharren azterketa
      • Kasuen azterketa
      • Proiektuak
      • Simulazioak eta antzezpenak
    • Hartzaileak
      • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak eta atzerriko hizkuntzak irakasten dutenak.
      • Haien ikasketak espainiera atzerritarrei irakasterantz zuzendu nahi dituzten Filologiako bigarren zikloko ikasleak.
      • Espezialitateko hizkuntzen metodologian trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.
  • GOI MAILAKO MODULU ESPEZIALIZATUA: LANBIDE EREMUETAKO ESPAINIERA
    1. NEGOZIOAK ETA BANKA AZPIMODULUA:
      1. Ekonomia eta negozioetako espainiera
        • Helburuak
          • Negozioetako espainierako irakaslearen trebakuntza-beharrak hautematea.
          • Irakasle-profil horrek berezkoak dituen lanak burutzeko egokiak diren gaitasunak eta ezagutzak garatzea.
          • Espainierako gelan espezialistak aurkituko dituen arazo zehatzak eta ohikoak konpontzeko baliabideak ikastea.
          • Norberak bere material didaktikoak egiteko tresnak eskaintzea.
        • Edukiak
          • Merkatal espainierako ikastaroen helburuak
          • Ikastaroen antolaketa
          • Edukiak:
            • Hasierako mailakoak
            • Tarteko mailakoak
            • Goi mailakoak
          • Metodologia:
            • Ahozko adierazpena
            • Entzunezko ulermena
            • Idatzizko adierazpena
            • Irakurritakoa ulertzea
          • Material didaktikoak
        • Hartzaileak
          • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak.
          • Negozioetako espainieran trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.
      2. Bankuetako espainiera
        • Helburuak
          • Bankuetako espainierako irakaslearen trebakuntza-beharrak hautematea.
          • Irakasle-profil horrek berezkoak dituen lanak burutzeko egokiak diren gaitasunak eta ezagutzak garatzea.
          • Espainierako gelan espezialistak aurkituko dituen arazo zehatzak eta ohikoak konpontzeko baliabideak ikastea.
          • Norberak bere material didaktikoak egiteko tresnak eskaintzea.
        • Edukiak
          • Ahozko gaitasunak
            • Finantza komunikazioko estrategiak ezagutzea eta praktikan jartzea.
            • ELE ikasgelan komunikazioko jardueratan parte hartzen duten jarduerak ezagutzea eta aplikatzea, proiektuak aurkeztea edo norberaren argumentuak laneko bileretan azaltzea, esaterako.
            • Finantza-testuinguruan komunikazio egoerak aztertzea: Telefonoz, jendearen aurrean edo lan bileretan hitz egitea.
          • Idatzizko gaitasunak
            • Finantza sektorean dauden idatzizko dokumentu nagusiak aztertzea: Txostenak, proiektuak, gutunak, etab.
            • Erabili diren idatzizko gaitasunak ikasteko metodologia.
          • Kultur gaitasunak
            • Pertsonen arteko harremanean komunikatzeko ekintzetan parte hartzen duten kultur alderdiak. Protokoloko kasu praktikoak.
            • Bankuen sektoreko eremu pertsonaleko, publikoko eta profesionaleko kultur arteko gaitasuna garatzea. Simulazioa eta kasu praktikoak.
            • Elkarren ondoan dauden kulturen arteko talka eta haien arauak. Ikasleak ulertzea lortzeko baliabideak.
            • Espainiako zein Iberoamerikako finantza kulturarekin zerikusia duten kultur jarduerak.
          • Hiztegia
            • Espainiako finantza sistema: egituraren eta antolakuntzaren garapena
            • Finantza merkatuen globalizazioa.
            • Nazioartean espainiar finantza sistemaren barneratzea.
            • Espainiar bankuen hedapena nazio artean.
        • Hartzaileak
          • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak.
          • Bankuetako espainieran trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.
      3. Merkatuetako espainiera
        • Helburuak
          • Merkatuetako espainierako irakaslearen trebakuntza-beharrak hautematea.
          • Irakasle-profil horrek berezkoak dituen lanak burutzeko egokiak diren gaitasunak eta ezagutzak garatzea.
          • Espainierako gelan espezialistak aurkituko dituen arazo zehatzak eta ohikoak konpontzeko baliabideak ikastea.
          • Norberak bere material didaktikoak egiteko tresnak eskaintzea.
        • Edukiak
          • Idatzizko gaitasunak
            • Merkatal gutunen azterketa eta didaktika: Eskaerak, hartu-agiriak, erreklamazioak.
            • Merkatal dokumentuen azterketa eta didaktika: Faktura, txekea, kanbio-letra, merkatuen azterketa, laburpen-oharrak nola egin.
          • Ahozko gaitasunak
            • Merkatal kudeaketetako telefonozko harremanen azterketa eta didaktika.
            • Gaur eguneko merkatal gaien inguruko ahozko mintzaldien azterketa eta didaktika.
            • Merkatal gaien inguruko eztabaiden azterketa eta didaktika. Defendatzen eta eztabaidatzen ikastea.
          • Kultur gaitasunak
            • Merkatal espainieran ELEko ikasleak beharko duen kultur gaitasunak zein pragmatikoak garatzea.
            • Espainiako eta Iberoamerikako merkatal harremanetan dauden kultur balioen azterketa eta metodologia: Denbora eta haren kontrola, giza harremanak, tradizioa eta aldaketa, konpetentzia eta elkarlana.
          • Hiztegia
            • Merkatuen azterketa.
            • Marketing-aren funtzioak
            • Espainiako eta Iberoamerikako merkatuak
            • Kalitate-kontrola
            • Inportazioa eta esportazioa Espainian eta Iberoamerikan.
        • Hartzaileak
          • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak.
          • Merkatuetako espainieran trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.
    2. AZPIMODULU SEKTORIALA
      1. Osasuneko espainiera
        • Helburuak
          • Osasuneko espainierako irakaslearen trebakuntza-beharrak hautematea.
          • Irakasle-profil horrek berezkoak dituen lanak burutzeko egokiak diren gaitasunak eta ezagutzak garatzea.
          • Espainierako gelan espezialistak aurkituko dituen arazo zehatzak eta ohikoak konpontzeko baliabideak ikastea.
          • Norberak bere material didaktikoak egiteko tresnak eskaintzea.
        • Edukiak
          • Aurkezpena
          • Hizkuntza zientifikoa eta haren aplikazio didaktikoak
          • Hizkuntza zientifikoen ezaugarriak
          • Hiztegi zientifikoen sorrera
          • Hitzaldi zientifikoak. Ezaugarri nagusiak.
          • Hizkuntza zientifikoa eta teknikoaren didaktika
          • Gai zientifikoen itzulpena lan arloan
          • Material didaktikoak
        • Hartzaileak
          • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak eta atzerriko hizkuntzak irakasten dutenak.
          • Haien ikasketak espainiera atzerritarrei irakasterantz zuzendu nahi dituzten Filologiako bigarren zikloko ikasleak.
          • Osasuneko espainieran trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.
      2. Turismoko espainiera
        • Helburuak
          • Turismoko espainierako irakaslearen trebakuntza-beharrak hautematea.
          • Turismoko hizkuntzaren alderdiak eta ezaugarri orokorrak aurkitzea.
          • Zerbitzu turistikoekin lotuta dauden ahozko nahiz idatzizko komunikazio-egoerak azaltzea.
          • Irakasle-profil horrek berezkoak dituen lanak burutzeko egokiak diren gaitasunak eta ezagutzak garatzea.
          • Espainierako gelan espezialistak aurkituko dituen arazo zehatzak eta ohikoak konpontzeko baliabideak ikastea.
          • Norberak bere material didaktikoak egiteko tresnak eskaintzea.
        • Edukiak
          • Aurkezpena
          • Beharren azterketa
          • ELE-ko irakaslearen ikuspuntua
          • Metodologia
          • Espainiera oporretarako
          • Itzulpengintza eta interpretazioa turismoaren arloan
          • Material didaktikoak
        • Hartzaileak
          • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak eta atzerriko hizkuntzak irakasten dutenak.
          • Haien ikasketak espainiera atzerritarrei irakasterantz zuzendu nahi dituzten Filologiako bigarren zikloko ikasleak.
          • Turismoko espainieran trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.
      3. Espainiera Nazioarteko Erlazioetan
        • Helburuak
          • Nazioarteko erlazioetako espainierako irakaslearen trebakuntza-beharrak hautematea.
          • Irakasle-profil horrek berezkoak dituen lanak burutzeko egokiak diren gaitasunak eta ezagutzak garatzea.
          • Espainierako gelan espezialistak aurkituko dituen arazo zehatzak eta ohikoak konpontzeko baliabideak ikastea.
          • Norberak bere material didaktikoak egiteko tresnak eskaintzea.
        • Edukiak
          • Aurkezpena
          • Beharren azterketa
          • Itzulpengintza eta interpretazioa nazioarteko erlazioen eremuan.
          • Nazioarteko ekonomiako eta zuzenbideko dokumentuak, nazioarteko erakundeak eta organismoenak aztertzea eta ikastea.
          • Garapen-proiektuak, giza laguntzakoak eta nazioarteko elkarlanekoak burutzea.
          • Nazioarteko erlazioetan erakundeen arteko, antolakuntzako eta estrategiaren inguruko arazoak identifikatzea eta kudeatzea.
          • Metodologia
          • Material didaktikoak
        • Hartzaileak
          • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak eta atzerriko hizkuntzak irakasten dutenak.
          • Haien ikasketak espainiera atzerritarrei irakasterantz zuzendu nahi dituzten Filologiako bigarren zikloko ikasleak.
          • Nazioarteko erlazioetako espainieran trebatu nahi duten Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Humanitateak edo Gizarte Zientziak lizentziatuak.