Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Irakasleak > Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa Irakasteko Masterra

Irakasleak: Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa Irakasteko Masterra

Aurkezpena

Comillas Fundazioak, Kantabriako Unibertsitatearekin elkarlanean, Espainiera Atzerriko Hizkuntza Irakasteko Masterra eskaintzen du, europar ikasketen barruan dagoen titulu berria.

Espainierako Irakasleak Trebatzeko Programa honetatik abiatuz Masterra egin daitekeenez, hemen bildu dugu titulu horri buruzko informazioa.

Master horren helburua espainierako irakasleak etengabe hazten ari den sektorearen eskaerei erantzutea da: hizkuntzen ikaskuntzan, eta espainierarenean, are zehatzago.

Helburu hori lortzeko.,

Gehiago jakiteko, www.master-ele.com

Helburuak

Ikasketa hauen helburu nagusia espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakatsiko duten irakasleak trebatzea da. Bi mailatan eskaintzen da: Master eta Aditua.

Hauxe lortu nahi da:

  • Linguistika aplikatuaren ezagutza teorikoak eskaintzea, eta baita hainbat gatasun didaktikotan trebatzea ere, hizkuntza irakasteko Teknologia Berrien erabileratik hasi eta unitate didaktikoen pprogramazioa zein materialen azterketara arte.
  • Atzerritarrei espainiera irakasteko, hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen arteko erlazioa aurkeztea.
  • Rebakuntza teorikoa espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten ikastetxe espezializatuetan praktikekin osatzea.

Ikasleak

Trebakuntza hau eskatzen dutenak unibertsitateko tituludunak dira, eta hizkuntzak irakasten dituzten eta trebakuntza kualifikatua zein teorikoa eta praktikoa jaso nahi duten profesionalak.

Bereziki, espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasleek, espainiera atzerrian irakurtzen dutenek, espainiera atzerriko hizkuntza gisa erabiltzen duten enpresekin lan egin nahi dutenek eta Comillas fundazioko irakasleak izan nahi dutenek ere ikas dezakete mastera.

Irakasleak

Bi fasetan eskaintzen da Mastera: gerturatze bitartezkoa eta gerturatu beharra ez duena, plataforma birtualari esker. Irakaskuntza praktikak eta memoria didaktikoa egin beharra daude. Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasleek eta espainiera didaktikako irakasleek emango dituzte ikasgaiak. Karga dozentea 60 kredituko aizango da guztira, honela banandu direnak:

  • Gerturatutako moduluak (28 kreditu)
    • Espainieraren linguistika aplikatutako modulua (14 kreditu)
    • Espainieraren irakaskuntzaren metodologia modulua (14 kreditu)
  • Gerturatu gabeko modulua (11 kreditu)
  • Irakaste praktikak (6 kreditua)
  • Ikerketa didaktikoen memoria (15 kredituak)

Adituen programa bakoitzak bi modulu ditu: gerturatutakoa eta gerturatu gabekoa. Are zehatzago:

1. Espainieraren Linguistika Alikatuko Aditua (25 kreditu)

Espainieraren Linguistika Aplikatuko Modulua (14 kredituak)

Gerturatu gabeko modulua (11 kredituak)

2. Espainiera Irakasteko Metodologiako Aditua (25 kreditu)

Espainiera Irakasteko Metodologiako Aditua (14 kreditu)

Gerturatu gabeko Modulua (11 kreditu)

Programaren edukiak

Programa

Praktikak

Trebakuntza teorikoan ikasitakoa praktikan jartzea oso eraginkorra da espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasteko. Horretrako, Masterak Kantabriako Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan praktikak egitea eskaintzen du. Praktika horiek oso interesgarriak izango dira Comillas Fundazioko irakasleak izan nahi duten ikasleentzat.

Harrera

Ikasleen aukeraketa uztailean eta irailean egingo da. Ikasleak hartzeko irizpide nagusiak hauek dira:

  • Curriculum vitae-a.
  • Ikasketen espedientea.
  • Elkarrizketa bidez balioztatutako gaitasunak eta jarrerak.

Prezioa

  • Masteraren matrikularen prezioa (3800 €)
  • Aditu bakoitzarentzako matrikularen prezioa (2000€)

BDiru-laguntzak

Badago diru-laguntzen programa bat, matrikularentzat lagungarria, errentaren, espedientearen eta ikasleen jatorriaren araberako laguntzak eskaintzen dituena.

Egutegia

  • Aukeraketa prozesuak: uztaila eta iraila.
  • Matrikulazioa: iraila.
  • Hasiera: urria.
  • Bukaera: iraila.

Non emango den

Comillas Fundazioa. Comillas (Kantabria).

Ordutegia

Gerturatutako klaseak, astelehenetik ostiralera, 16etatik 20ak arte.

Nori daude zuzenduak

  • Comillas Fundazioko irakasleak izan nahi dutenak.
  • Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakatsi nahi dutenenak.
  • Espainiera atzerrian irakurri nahi dutenentzat.
  • Espainiera atzerriko hizkuntza gisako sektorearekin lotuta dauden npresetan lan egin nahi dutenak.

Kredituak: 60 kreditu ECTS

Master honek eskaintzen dituen kredituak, modulutan antolatuta daudenak, aukera llibreko ikasgai gisa ikas dezakete G9-ko unibertsitateetako ikasleek: Kantabria, Extremadura, Balearrak, Errioxa, Oviedo, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskal Herria, Zaragoza eta Gaztela-Mantxa.

Sartzeko beharrezkoa den heziketa

  • Filologia lizentziadunak edo baliokideak.
  • Diplomatuak.
  • Beste espezialitate batzuetako lizentziatuak edo baliokideak, hizkuntzak irakasteko esperientzia dutenak.
  • Atzerriko ikasleek espainieraren goi-mailako ezagutza frogatu beharko dute (C1 edo C2).

Aurreinskripzioa

Prozedura:

Ekainaren 9tik irailaren 19ra izango da ELE Mastera egiteko hautagaien aurreinskripzioa egiteko epea.

Aurreinskripzioa egiteko, beharrezkoa izango da:

  1. Kantabriako Unibertsitatearen aplikazio telematikoaren pausoak jarraitzea
  2. Aplikazioa bukatutakoan ateratzen den dokumentua inprimatzea
  3. Inprimaki horri eskatzen den dokumentazioa atxikitzea
  4. Dokumentazioa postaz bidaltzea edo Comillas Fundazioaren egoitzan entregatzea, hemen: Paseo de Pereda, 33-1º. Santander 39004

Documentazioa:

  • NANren fotokopia eguneratua eta irakurri daitekeena (espainiar hiritarrak) edp pasaportearena edo ANA (atzerritarrak).
  • Lizentziatu tituluaren konpultsaturiko fotokopia edo baliokidea.
  • Gainditutako ikasgaiak eta haietan lortu diren notak biltzen dituen Ziurtagiri Akademiko pertsonala.
  • Currículum Vitae-a.
  • Orain gutxiko argazkia

Gehiago jakiteko, www.master-ele.com

Ikasle kopurua

Gutxienez, 10; gehienez, 30.

Zero modulua hizkuntza jatorri espezifikodun irakasleentzat

Profilei ahalik eta egokitze maila handiena lortzeko, ikasleenak zein irakasleenak, Modulu hau eskaintzen diegu zenbait hizkuntza jatorri zehatzak dituzten ikasleen irakasleei. Aurretik, irakasle horien behar zehatzak aztertzen dira espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasteko eta ikasleen artean ikasteko profila oso zehatza dutenak.


Metodologiaren inguruko gaiak aztertuko dira -ezinbestekoak ELE irakasleentzat- eta Fubndación Comillas-en bitartez ezagutzak areagotzea erabaki duen irakasleen talde zehatz horren gramatika alderatzailearen galdera praktikoak landuko dira, gehienbat.
Gerturatu beharreko 60 ordu ditu modulu horrek (6 kreditu ECTS) eta, handik ELE Masterrean sar daiteke.

Helburuak:

  • ELEko ikasleen ikasketa profila zehatzak hobeto ezagutzea eta baita L1 eta espainieraren arteko ezberdintasunen ondoriozko gramatika eta kultura arloak ezagutzea.
  • Ama hizkuntza espainiera ez duen irakaslearen gaitasun linguistikoa eta kulturala hobetzea.
  • Espainiera hitz egiten ez duten lekuetan bizi diren irakasleen (eskaera handia dagoen hainbat herritan baizik) ezagutza linguistikoak eguneratzea eta baita sozio-kulturalak eta metodologikoak ere: Txinan, Brasilen, Estatu Batuetan.

Edukiak:

  • Gramatika Alderatzailearen Alderdiak: Ondoan dauden hizkuntzak, L1 eta L2, kasu honetan, espainiera, ikastean sortzen diren arazo nagusiak.
  • Kultura Alderatzailearen Alderdiak: Espainiar kultura hurbildu nahi da eta jarrera ezberdinak dituen gizarte batean ikaslea sartzen denean aurkakoak diren kultur alderdiak alderatzea eta espainiar kulturari hurbiltzean datza.
  • Gramatika Alderdiak: Gramatika aurreratuko gaiak aztertuko dira (menpeko esaldiak, subjuntiboaren erabilera, preposizioak, preteritoen konbinazioa). Ortografia, azentu, morfologia eta sintaxi arloetan RAEk atera dituen azken lanen arauak ere landuko dira.
  • Kultur Alderdiak: Espainierarem kultur ezagutzak eguneratuko dira Comillas herriko mirkokosmos adierazgarriari esker. Eguneratze hori sukaldaritza klaseen, Comillaseko kultur ondarearen bisitaldien eta Altamirako kobazuloen adierazpen artistikoen ikurren bidez gauzatuko dira. Modulu honetan, zinema landuko da kantabriar eskualde autonomoarekin lotura duten hainbat zine zuzendariren bitartez edo espainierazko idazleen bitartez.
  • Didaktika Alderdiak: Ikasteko gaitasunak, idatzizko adierazpena nola irakatsi tailerrak, internet tresna baliagarri gisa gelan sartzeko proposamen didaktikoa, ELE klasean literatura eta abar aztertuko dira.
  • Gizarte Alderdiak: Espainiako eta Hispanoamerikako historia garaikidearen alderdi nagusiak aztertuko dira, gaur egun ere bere eragina badutenak. Esaterako: Trantsizio politikoa eta Autonomien Estatua, Alderdi politikoak, Nazionalismoak gaur egungo Espainian, etxebizitza eta langabezia, Iberoamerika: Gaur egun eta etorkizunean, etab.