Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Irakasleak
> Ikastaro trinkoak.
Irakasleak: Ikastaro trinkoak.
Helburu orokorrak
Modulu trinkoen helburua ELE-aren irakasleari bere espainierako klaseak eguneratzeko eta dinamizatzeko beharrezkoak dituen tresnak ematea da. Ekintza hori Europako Kontseiluaren azken dokumentuak eta Hizkuntzentzako Erreferentziarako Europar Esparru Komuna (MCER) kontuan hartuta egingo da beti ere. Era berean, Informazioko eta Komunikazioko Teknologiak (IKT) ere kontuan hartu beharko ditu, gaur egun ELEan garrantzitsuak direlako. Testuak ere ez ditu ahaztu behar (idatzizko adierazpen eta ulermena, esaterako) hizkuntza batek egunero erabiltzen dutenak. Azkenik, espainierako klaseak ahalik eta gehien estimulatzeko oinarrizko teknikak ikasi behar ditu.
Ikastaroen zerrenda
- 1.“Informazioko eta Komunikazioko Teknologiak (IKTak) espainiera atzerriko hizkuntza gisako gelan: baliabideak eta aplikazio didaktikoak”(Cervantes Institutuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroa).
- Helburu espezifikoak:
- IKT-ek ikasleen profilaren arabera eskaintzen dizkiguten aukerak baloratzen ikastea.
- Espainierako klaseetan komunikatzeko eta motibatzeko jarduerak antolatzen laguntzen duten ikusmen bidezko tresnak bilatzeko eta erabiltzeko gai izatea.
- ELE-ko jarduerak sareak eskaintzen dituen baliabideetan oinarrituta diseinatzea.
- Hartzaileak :
- Espainiera Atzerriko Hizkuntza Gisan Espezializatzen ari diren lizentziadunak.
- ELE-ko irakasleak
- Espainiera bigarren hizkuntza gisa irakasten dutenak lehen eta bigarren hizkuntzan.
- Bigarren hizkuntzetako edo atzerriko hizkuntzen irakasleak.
- 2.Idatzizko adierazpena eta ulermena: Irakaskuntza”
- Helburu espezifikoak:
- Irakaskuntzaren multzoaren ikuspegia eskaintzea eta atzerriko hizkuntza ikasteko hainbat funtzio dituen idatzizko ulermena eta adierazpena erabiltze.
- Irakurtzen eta idazten irakasteko dauden metodoak eta haiek modu prozesualean ikusteko dauden baliabideak ezagutzea.
- Atzerriko hizkuntza idatzitakoa modu didaktikoan tratatzeko hainbat baliabide ezagutzea, erabiltzea eta baloratzea.
- Hartzaileak
- Filologiako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak.
- Haien heziketa espainiera atzerritarrei irakasteari zuzendu nahi duten Filologiako Lizentziadunak.
- Espainierako gelan idatzitako gaitasunak indartu nahi dituzten ELEko irakasleak.
- Haien geletan idazten irakasteko modua hobetzeko baliabideak nahi dituzten lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak.
- 3.“Lanak MCER-ean: gramatikako lanak eta komunikazioko lanak. Aukera, sekuentzia eta jarraipena”
- Helburu espezifikoak:
- Lanen jatorria den esparru teorikoa ezagutzen hasi – MERC delakoa .
- Lana, MCER-aren funtsezko printzipioetariko bat, ikasketa autonomoa ahalbidetzen duen tresna pedagogiko gisa baloratzea.
- Lanak MCER-ean duen betekizuna, helburua eta ondorioak ulertzea.
- Azken Lanak diseinatzea gramatikako eta komunikazioko lanen sekuentziazio onetik abiatuz.
- Hartzaileak
- Filologiako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak.
- Haien heziketa espainiera atzerritarrei irakasteari zuzendu nahi duten Filologiako Lizentziadunak.
- ELEko irakasleak edo atzerriko beste hizkuntzetakoak.
- 4.“Literatura ELE klasean”
- Helburu espezifikoak:
- Literatura espainiera irakasteko nola erabiltzen den inguruan hausnartzea.
- Literaturaren presentzia baloratzea material didaktikoetan eta espainiera atzerriko hizkuntza gisako klaseetan.
- Parte hartzaileei literatura gelan aplikatzeko aukerak ezagutaraztea.
- Programatzen diren unitateentzat material didaktiko egokiak prestatzea.
- Hartzaileak
- Filologiako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak.
- Haien heziketa espainiera atzerritarrei irakasteari zuzendu nahi duten Filologiako Lizentziadunak.
- Gelan literatura erabiltzen ikasi nahi duten ELEko irakasleak.
- Literatura irakasteko baliabide didaktikoak ugaritu nahi dituzten lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak.
- 5.“Dinamizazio-teknikak ELE klasean”
- Helburu espezifikoak:
- ELE gelan irakasteko erabil daitezkeen baliabideak eta estrategiak aztertzea.
- Hizkuntzaren hainbat jardueratan komunikazioa errazten duten prozesuak hobeto aztertzea.
- Gelan material didaktikoak modu egokiagoan eta hobean erabiltzen jakitea.
- Klasea emateko hainbat baliabide erabiltzeko gaitasunak garatzea.
- Hartzaileak
- Haien ikasketak espainiera atzerritarrei irakasterantz zuzendu nahi dituzten Filologiako bigarren zikloko ikasleak eta Filologiako Lizentziadunak.
- Bigarren hizkuntzen irakasleak, bereziki, espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenak.
- 6.“Zinema ELE klaseko tresna gisa”
- Helburu espezifikoak:
- Egungo Espainiako eta Iberoamerikako zinemaren ikuspegia edukitzea.
- Lanen interes zinematografikoaz gain espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenarentzat baliabide erabilgarria dela ikustea.
- Saioetan aipatzen diren zenbait film helburu didaktikoekin erabiltzeko pistak edukitzea.
- Esplotazio didaktikoko jarduerak programatzen jakitea eta haien eduki soziokulturalak Hizkuntzentzako Erreferentziako Europar Esparru Komunean oinarrituz barneratzen jakitea.
- Hartzaileak
- Filologiako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak.
- Haien heziketa espainiera atzerritarrei irakasteari zuzendu nahi duten Filologiako Lizentziadunak.
- Zinema bezalako irakasteko ahalmen handia duten baliabideak klaseetan barneratzen ikasi nahi duten ELEko irakasleak.
- 7.“Espainiera etorkinei irakasten: baliabideak eta gaitasunak”
- Helburu espezifikoak:
- Hizkuntza- kasu honetan, espainiera- eta alfabetatze prozesu batean sartzen diren pertsonen ikasketa-profila ongi ezagutzea.
- Parte hartzaileen eta irakasleen artean eztabaidatzea eta negoziatzea ikasketa prozesu definitu horren interesen, beharren, itxaropenen eta ezaugarrien inguruan.
- Ikasketaren une bakoitzeko baliabide egokienak erabiltzea: jokoak, dinamikak, jarduerak, etab.
- Irakasteko teknikak eta gaitasunak malguago bihurtzea etorkizunentzako ELE ikastaroetan.
- Hartzaileak
- Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten espainiarrak eta atzerritarrak.
- Haien ikastetxeetan etorkinak dituzten Espainierako edo Literaturako bigarren hezkuntzako irakasleak.
- Etorkinekin lan egiten duten erakundeetako espainierako irakasleak.
- Haien ikasketak espainiera atzerritarrei irakasterantz zuzendu nahi dituzten Filologiako bigarren zikloko ikasleak.
- 8.“ELE ikaslearen automomiaren garapena”
- Helburu espezifikoak:
- Ikasleei etekin handiagoz ikasten laguntzea eta, ondorioz, espainieraz hobeto komunikatzen ere.
- Ikasleengan prozesu linguistikoak, ikasketa prozesua eta espainiera ikasteko aukeratutako baliabideak ebaluatzeko gaitasuna garatzeko tresnak erabiltzea.
- ELEko irakaskuntzarako programaren gainerako osagaiekin ikasteko gaitasunaren garapena bateratzea.
- Ikasleengan ikasteko gaitasuna garatzeko irakasleen teknikak eta gaitasunak erabiltzea.
- Hartzaileak
- Filologiako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak.
- Haien heziketa espainiera atzerritarrei irakasteari zuzendu nahi duten Filologiako Lizentziadunak.
- Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten espainiarrak eta atzerritarrak.
- Espainierako bigarren hezkuntzako irakasleak.