Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Ikasleak > Ezaugarri orokorrak

Ikasleak: Ezaugarri orokorrak

Ikastaroak non ematen diren

Ikastaroak Comillaseko herrian izango dira, Kantabrian, Espainia iparraldean. Hemen, jatorrizko espainiera ikasi ahal izango duzu, pribilegiozko leku turistikoaz gozatzne duzun bitartean.

Seminario Nagusiaren eraikin ikaragarrian, Fundazioaren Egoitza Nagusia dena, izango dira ikastaroaren jarduera gehienak. Gainera, Fundazioak balio artistiko eta historiko handiko beste hainbat eraikin erabiliko ditu.

Metodologia didaktikoa

Ikastaroek parte hartzeari ematen diote garrantzia eta oso dinamikoak dira, espainieraz ahalik eta azkarren moldatu ahal izateko. Hitz egiten ikasteaz gain, Espainiako zein Iberoamerikako kulturen hainbat alderdi ezagutuko dituzu.

Irakasleak

Comillas Fundazioaren irakasleak doktoreak eta lizentziadunak dira, Master edo Adituak direnak Espainiera Atzerriko Hizkuntza Gisan (ELE). Fundazioan Gizarte Harremanak, Historia, Arkitektura, Literatura, Artea eta veste hainbat espezialitatetan adituak ere ditu, guztiak hizkuntzak irakasten eskarmentu handia dutenak.

Ikasle kopurua gela bakoitzeko

Ikastaroen talde bakoitzean, batez besteko 6 ikasle egongo dira, 15 gehienez.

Banan banako ikasgelek gehien interesatzen duten gaietarako formatu malgua eta erakargarria dute.

Mailak

Comillas Fundazioko Espainiera eta Hispaniar Kulturako Ikastaro Orokorren eskaintza sei mailatan banatu da, Hizkuntzetarako Erreferentziarako Europar Esparru Komunaren eta Cervantes Institutuaren Kurrikulum Egitasmoaren arabera. Maila bakoitza beste bi azpimailatan zati daiteke, ikasleen benetako mailara egokitzeko.

Hauek dira eskaintzen diren mailak:

  • A1 (HASIERA)
  • A2 (OINARRIZKOA)
  • B1 (ATALASEA)
  • B2 (AURRERATUA)
  • C1 (GOI-MAILAKOA)
  • C2 (BIKAINTASUNA)

Ikastaroen mota nagusiak

MOTASAIOAK/ASTEAIRAUPENA**
Espresa40astebete
Trinkoa202 aste
Arrunta104 aste
Trinkoa +20 + 5 ***4 aste
Arrunta +10 + 5 ***2 aste

*Hala nahi duten ikasleentzat, programa osoa ikasteko aukera badago (160 ikastordu), hurrengo ikasmailara igarotzeko (Adibidez: A1etik A2ra.

**Ikastaroek gutxienez astebete iraungo dute.

*** A1 - A2 - B1 + hitz egiteko 5 saio B2 -C1 - C2 + hitz egiteko 5 saio

Barneratzea

Ikasketa maila gorena lortzeaz gain, aldez aurretik Fundazioaren kalitate arauak jarraituz hautatu diren Comillaseko sendi batekin bizitzeko aukera izango duzu. Horrela, tokiko hizkuntzan eta kulturan barneratuko zara.