Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Ikasleak > Ikastaroen eskaintza

Ikasleak: Ikastaroen eskaintza

Comillas Fundazioaren Hizkuntza eta Kultura Hispanikoko Ikastaro Orokorren eskaintzak sei maila ditu, edukiaren eta helburuaren araberakoak. Pixkanaka, espainieraz hitz egiteko, ulertzeko, idazteko eta irakurtzeko gaitasunak hartzen joango zara.

Gure ikastaroen hizkuntza eredua espainieraren arau kultuari dagokio, vaina ez du baztertzen espainierak mundo osoan dituen bestelako adierazpideak ere.

Maila guztietan lantzen dira ondorengo edukiak:

  • Linguistika (gramatika, hiztegia, ahozkera, ortografia)
  • Hitzaldien praktika (hainbat egoeratan hitz egiteko, ulertzeko, idazteko eta irakurtzeko estrategiak biltzen dituena)
  • Kultur erreferenteak (jakintzak eta jarrerak) eta baita sozialak ere (kultura arteko gaitasunak eta jarrerak).

Atalase mailatik aurrera (B1), edukiak kultura hispanikoaren inguruko saio espezifikoekin osa daitezke (Literatura, Artea, Gastronomia, Historia).

Comillas Fundazioaren Espainierako ikastaroak eskaintzen dituzten mailen helburuak Europako Erreferentziarako Esparru Komunean ezarritako jarraibide linguistiko eta komunikaziozkoei dagozkie.

Comillas Fundazioko Jarduera Osagarrien eskaintzak gelan ikasitakoa praktikan jartzea ahalbidetuko dizu.

Beraz, hauxe da ikastaroen egitura:

  • Espainierako ikastaro orokorrak
    • Hasierako maila (A1)
    • Oinarrizko maila (A2)
  • Espainierako eta hispaniar kulturako ikastaro orokorrak
    • Atalase maila (B1).
    • Maila aurreratua (B2).
    • Goi maila (C1).
    • Bikaintasun maila (C2).