Home > Fundación Comillas > Kokapena eta inguruak
Fundazioaren jarduerak Comillas herrian burutzen dira.
Comillas, Kantabria osoko herririk ezagunetariko eta ederrenetariko bat da, zalantzarik gabe. Natur eta paisaia ingurune zoragarrian dagoen multzo arkitektoniko paregabea osatzen du. Kantauri Itsasoaren –hondartza ederra eskaintzen diona- eta Picos de Europa mendilerro ikaragarriaren artean dago kokatuta.


Erdi Aroan, Comillasek oso biztanle gutxi zituen, arrantza portuari eta nekazaritza zein abeltzaintzari esker bizi zena. Hainbat gertakizunen ondoren, Infantatuaren Dukearen menpe gelditu zen, Santillanako Markesen ondorengoa zena. Haren laguntza eta onarpenarekin, Comillaseko biztanleek San Vicente de la Barquerako portutik banandu ziren, ondoan zutena eta herrira iristen zen edo herritik irteten zen guztia ontziratzeko erabiltzen zutena ordura arte.
XIX. mendearen bukaeran, herriaren historiak sekulako aldaketa izan zuen, Antonio López López Jaun ezagunari esker. Kubatik aberats itzuli zen eta hainbat empresa handi sortu zituen, Bartzelonan, Filipinasen eta Kuban, gehienbat. Comillasen ere inbertsio handiak egin zituen. Kubako Gerran ekarri zuenarengatik, erregeak Comillaseko Markes izendatu zuen.
Kubatik itzulitako indiar hori, Bartzelonan gelditu zen bizitzen eta Kataluniako neska aberats batekin ezkondu zen, bere sorterria zen Comillas modernismoaren aurrekariak ziren hainbat artista Katalani aurkeztu zien. Artista horiek herria erabat aldatu zuten, erdi aroko hainbat estilo berrirekin. Bere arkitektura pintoreskoa neogotikoaren, neoarabearen eta neomudejarraren erakuslea da. Edertasun aparteko multzo bikaina.
1881 eta 1882 urteetan, Alfontso XII erregea gonbidatu zuen udara herrian igarotzera eta gortearentzat lau etxebizitza egokitu ziren. Ondorioz, herria aski ezaguna bihurtu zen eta eskualdean hainbat eta hainbat noble eta aberats finkatu ziren.
Markesa Sobrellano finkan eraikitzen hasi zen. Panteoi Kaperaren lanak hasi ziren eta Jauregiarekin jarraitu zuen. Bi horiek bera hil ondoren bukatu ziren.
Comillaseko Markesak Pontifize-Unibertsitatea sortu zuen, baina proiektua bere semeak zuzendu zuen, don Claudiok. Markesaren diruarekin ordaindu zuten eraikina, Jesuitek haur txiroei irakasteko. Ondoren, don Claudiok seminarioa Leon XIII Aita Santuari eman zion, eta hark "Pontifizial" titulua eman zion. XIX. mendearen bukaeran, Comillas, Santanderekin batera, Kantabriar udetako prestigio handiagoko lekuetariko bat da.
Gaur egun ere, Comillaseko hondartzak turismoarentzat erakargarriak dira eta Kantaurialdeko kostaldeko herririk erakargarrienetariko bat bihurtzen dute hauxe.
Comillasi buruz gehiago jakiteko, sar zaitez hemen: www.comillas.es