Home > Nori zuzendutako zerbitzuak > Ikasleak > DELErako trebakuntzarako ikastaroa

Ikasleak: DELErako trebakuntzarako ikastaroa

Comillas Fundazioak Espainiera Atzerriko Hizkuntza Gisako Diplomak (DELE) lortzeko trebakuntza ikastaroak eskaintzen ditu.

Espainiera Atzerriko Hizkuntza Gisako Diplomak dira Cervantes Institutuak ematen dituen titulu ofizialak, espainieraz aritzeko gai dela eta hizkuntza menperatzen dela ziurtatzen dutenak. Urtean hirutan egiten dira eta hiru maila daude: Hasierakoa, Tartekoa eta Goi mailakoa.

Azterketa

Azterketa bakoitzean irakurritakoa ulertzeko probak, idatzizko adierazmenekoak, entzumenarenak, gramatikakoak, hiztegikoak eta ahozko adierazpenekoak egingo dira.

Prestaketa

Comillas Fundazioak antolatzen dituen DELErako prestatzeko ikastaroak meta daitezkeen modulutan daude antolatuta. Moduluak 20 ordukoak dira eta astebete irauten dute.

Cervantes Institutuan egiten dituzten azterketen antzerakoak egingo dituzu eta bibliografía, testuak eta ariketak emango zaizkizu oinarrizko funtzio gramatikalak berrikusteko.

Ikastetxera iristean, lortu nahi duzun diplomari dagokion proba bat egingo duzu. Irakasleek azterketa horiek ebaluatuko dituzte eta haiek gomendatuko dizute zein mailatan izan dezakezun arrakasta handiagoa.

Ikastaro trinkoa + DELErako prestaketa ikastaroa

Comillas Fundazioan, DELE azterketarako maila nahikoa ez dutenek taldeko ikastaro trinkoarekin batera DELE azterketak prestatzeko ikastaroa egin dezakete.